SENIDEEN ATALA

leketioko eskola patioa

Guraso Elkartea

Lekeitioko eskolako ikasleen guraso elkartea, modu boluntarioan lan egiten duten aita, ama edo senideek osatzen dute, eta bere helburu nagusia familiakideen hezkuntza hobetzea da, seme-alaben heziketa guztion arteko lana delako (guraso, irakasle, langile, hezitzaile…). Guraso Elkartea guraso guztiontzat zabalik dago eta parte hartu nahi duzuenok gure gelara etortzea besterik ez daukazue. (gehiago jakiteko)

Emaila: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Buzoia: eskola gorriko umeen sarreran

Gelako Guraso Ordezkariak

Gelako guraso ordezkariak gela guztietan aukeratzen diren gurasoekin osatutako sarea da. Guraso hauek urtez urte aldatzen dira eta bere funtzio nagusia guraso eta gelako irakasleen arteko zubi egitea da. Hortaz gain, eskolako antolaketa eta kudeaketan ere parte hartzen dute. (gehiago jakiteko)

Prestakuntza

Senideen prestakuntzak eragin zuzena du seme-alaben ikasketan eta horregatik ezinbestekoa da horretaz kargutzea eta beharrezkoak diren baliabideak eskolatik bertotik ipintzea. Horregatik, urtez urte prestakuntzarekin loturiko ikastaro, hitzaldi edota lan talde desberdinak antolatzen dira, hona hemen horietariko batzuk:

  • Ikas Komunitateak (gehiago jakiteko)

  • Tertulia Literarioak (gehiago jakiteko)

  • Euskara ikasteko ikastaroak (gehiago jakiteko)

  • Informatikako ikastaroak (gehiago jakiteko)

Gurasoen parte hartzea

Ikasleen eskola arrakasta sendotzeko senideen eta komunitatearen parte hartzea ezinbestekoa da, bai gelan bertan irakasleekin batera edota bestelako kudeaketa organoetan, adibidez lan taldeetan. Hainbat ikerketak frogatu duten modura, senide eta gurasoen parte hartzeak seme-alaben ikasketa prozesuaren eta eskolaren funtzionamenduaren kalitatea hobetzen du. (gehiago jakiteko)