Proiektuak

irudiak

Ikas Komunitatea

Proiektu honen xede nagusia gizarteak hezkuntzari dakarzkion eskakizun eta betebeharrei erantzun egokia eskaintzea da, eta horretarako Nazioartean baieztaturik dauden hezkuntza jardueretan oinarritzen da. Ikas Komunitateak hezkuntza komunitateko eta gizarteko eragileen parte hartzea bultzatzen du kudeaketan zein ikasketan eta horretarako “batzorde mistoak”, “elkarrekintako taldeak”, “tertulia literarioak eta pedagogikoak” edota “elkarbizitza komunitarioa” bultzatzen du.

(gehiago jakiteko)

Hezkidetza

Eskolako Hezkidetza proiektua Eusko Jaurlaritzak aukeratu du etorkizunean beste ikastetxe batzuren eredu izateko. Proiektuak hiru atal ditu, hasierakoan neska mutilen arteko harremanak orokorrean lantzen dira. Ondorengoa, neska mutilen hartueman sexuatuetan kokatzen da, aniztasunaren eta askatasunaren balioak bultzatuz, eta hirugarren atalak sexuen arteko indarkeria prebenitzeko beharrezkoak diren baliabideak eta gaitasunak lantzen ditu.

(gehiago jakiteko)

Science

Ikastetxean hiru hizkuntza lantzen dira, euskara hizkuntza nagusi modura eta horrekin batera gaztelera eta ingelera. Science proiektua ingelerarekin loturik dago eta ikastetxeko aleaniztasun egitasmoaren barruan kokatzen da. Ikasleek, laugarren mailatik aurrera Natur Zientziak euskaraz eta ingelesez ikasten dute eta modu honetan ingelerak curriculum barruan duen presentzia eta indarra sendotu egiten da.

(gehiago jakiteko)

Kalitatea Hezkuntzan

Proiektu honek eskolako kudeaketa, antolaketa eta administrazio atalak barnebiltzen ditu. Eusko Jaurlaritzak ikastetxeentzako propioki ezarritako kudeaketa sistema honen helburu nagusia ikastetxeetan ematen diren prozesu eta prozedura garrantzitsuenak protokolo jakinen bidez lotuta izatea da.

(gehiago jakiteko)

Talentuz

Talentuz proiektuak ikasle guztien gaitasun edo konpetentziak maila gorenean bultzatzeko asmoa du. Horretarako, Europar Batasunaren, Nazioarteko adituen eta Heziberri 2020ren gomendioetan finkatzen da. Ikasle bakoitzak dituen dohainak kontuan hartzeko, irakas-ikas prozesuak modu pertsonalizatuan jokatu behar du, hori bait da modu bakarra ikaslearen talentu eta adimen guztiak azaleratzeko eta arrakastaz garatzeko.

(gehiago jakiteko)

Eskolako agenda 21

Eskolako Agenda 21 ikastetxearen iraunkortasuna eta kalitatea lortzeko hezkuntza programa da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da eta udalerriko garapen iraunkorrean parte hartu eta laguntzen du.

(gehiago jakiteko)

Kulturaren bakea eta bakearen kultura

Proiektu hau jantokiko orduetan lantzen dute zaintzaileek. Ikasleek adin eta ezaugarri desberdinetako (jatorri, gaitasun, sexu…) talde txikietan banatzen dira tailerretan eta kiroletan parte hartzeko. Egitasmo honen helburu nagusia ikasleen arteko harreman egokiak bultzatzea da denbora librean ematen diren baldintza egokiak aprobetxatuz.

(gehiago jakiteko)