“Talentuz”: sormena eta jakintza haurtzarotik

Talentuz

Talentuz proiektuak ikasle guztien gaitasun edo konpetentziak maila gorenean bultzatzeko asmoa du. Horretarako, Europar Batasunaren, Nazioarteko adituen eta Heziberri 2020ren gomendioetan finkatzen da. Ikasle bakoitzak dituen dohainak kontuan hartzeko, irakas-ikas prozesuak modu pertsonalizatuan jokatu behar du, hori bait da modu bakarra ikaslearen talentu eta adimen guztiak azaleratzeko eta arrakastaz garatzeko.

Horregatik, Ikas Komunitatearen ardatz nagusiak eta Haur Eskolak dituen berariazko ezaugarriek bat egingo dute “Talentuz” proiektuaren oinarrian. Hartara, ondokoak izango dira “Talentuz” sustatuko dituzten esparru nagusiak:

Talentuz
  • Afektuak, berba egitea eta elkarrekintza ikasketaren oinarri bilakatzea.

  • Jardueraren garrantziaz ohartzea.

  • Oinarrizko gaitasun eta konpetentziak haurtzarotik garatzea.

  • Elkarbizitza eta hezkidetza sustatzea eta indarkeriari aurre hartzea.

  • Adimen anitzak bultzatzea.

  • Senide eta komunitateko eragileen parte hartzea suspertzea

  • Senideen eta irakasleen prestakuntza bideratzea.


Kalitatezko Haur Hezkuntza

Talentuz proiektua Nazioartean emaitza hoberenak lortzen ari diren esperientzietan oinarritzen da. Horiek guztiak azpimarratzen dute ikaslearen nagusitasuna eta komunitatearen eskuartzea ezinbestekoak direla talentuak haurtzaroan garatzeko. Izan ere, irakasle eta senideen arteko lankidetza estuan hedatzen dira haurraren gaitasunak:

Kalitatezko Haur Hezkuntza