Hezkidetza

hezkidetza

Eskolako Hezkidetza proiektua Eusko Jaurlaritzak aukeratu du etorkizunean beste ikastetxe batzuren eredu izateko. Proiektuak hiru atal ditu, hasierakoan neska mutilen arteko harremanak orokorrean lantzen dira. Ondorengoa, neska mutilen hartueman sexuatuetan kokatzen da, aniztasunaren eta askatasunaren balioak bultzatuz, eta hirugarren atalak sexuen arteko indarkeria prebenitzeko beharrezkoak diren baliabideak eta gaitasunak lantzen ditu.

Informazio gizartea eta hezkuntzaren erronka berriak

Dagoeneko hogei bat urte bete dira neska-mutilen arteko harremanak hobetu nahian lehenbiziko hezkidetza eta sexu hezkuntza proiektua garatu genuenetik. Paraleloki, hogei urteko ibilbide horretan, gizartean ere aldaketa sakonak garatzen joan dira. Industria gizartearen azken bufadak ikusten ari garen bitartean, informazio edo ezagutza gizartearen lehen pausuen testigu ere izaten ari gara. Besteak beste, gizarte berri horren hiru ezaugarri nabarmendu nahiko bagenitu, aniztasunean, demokratizazio prozesuetan eta hezkuntzaren zereginetan pausatuko ginateke.

Eskolaren erantzukizuna

Gizartean nabarmendu diren berdintasun eta aniztasunarekiko erronka berrietara atxikituz, egungo irakaskuntzak baliabide guztiak jarri beharko ditu neska-mutilen arteko harreman egokiak bultzatzeko eta indarkeria mota guztiak aurreikusi eta deuseztatzeko. Komunitateko eragile, sare eta pertsona guztiekin batera egin beharreko hautua da oraingoa, hezkidetza eta indarkeriari aurre egitea ez delako eskola kontua bakarrik, gizarte kontua delako, kontu publikoa eta ez pribatua

Hezkidetza Komunitarioan parte hartzea: eskolaren eragina herrigintzan eta herritarren eragina eskolan.

Gizarte berriko erronkak aurrez-aurre dituen eskola nahitaez txertatu behar dugu testuinguru sozial eta kulturalean.Baina herrigintzan parte hartzea ez da norabide bakar bateko ibilbidea. Eskolak eragina izan nahi badu herritarrengan, ezinbestekoa da herritarrek ere eragina izatea eskolan.Eskola komunitateko senide edo langile desberdinez gain, herriko edo auzoko kultura, kirol, elkarte, udal eta bestelako eragile guztiak beharrezkoak bihurtzen dira eskolaren eraginkortasuna bizkortu eta helburu gorenak lortzeko.Hau guztia gauza dadin, eskolako egitura eta antolamenduak egokitu behar dira, erabakitze talde berriak sortuz eta parte hartzeko aukerak eraberrituz.

Kultura, politika eta praktika berriak Hezkidetza Komunitarioan.

Hezkidetzak, berdintasunak, sexu aniztasunak eta indarkeriaren prebentzio goiztiarrak, kultura, politika eta praktika berriak ezartzea exijitzen dio ikastetxeari. Horretarako, eskola giro berria sortu behar da, hezkidetza eta berdintasunean oinarrituz, sexu aniztasuna bermatu eta genero indarkeriari aurre egiteko kultura bateratua lehenetsiko duena. Guztion adostasunaren babespean ikastetxeko lerro nagusiak irudikatu behar dira eta horien gidaripean praktika konkretuak gauzatu, jakin badakigulako, hausnarketa eta praktikak elkarren eragile izan behar dutela eraldaketa prozesuak eraginkorrak izan daitezen. Hortaz, hezkidetza eta berdintasuna zuhurtziaz ziurtatuko duten kultura, politika eta praktika berrietan ondo asmatu beharko dugu.

Oinarri zientifikoak

Baina asmatze honetan ez gaude bakarrik, ezta gutxiago ere. Horretarako aspaldiko urteetan jasotako eskarmentua erabiltzea komeni izango zaigu. Hainbat ikastetxetan hezkidetza eta elkarbizitzako proiektuetan izandako esperientziak, feminismoaren edo emakumeen tradiziotik egindako ekarpenak, giza mugimenduetan jasotako kritikak eta berdintasun politikak eragindako aldaketak, besteak beste, oinarri izango dira gure jarduna gidatzeko.

Hezkidetza proiektuaren helburuak

irudiak

A) ESPARRUA: HEZKIDETZA ETA BERDINTASUNA

Hezkidetza eta berdintasunaren ildoak aurre egin nahi dio gizon eta emakumeen arteko desberdintasunei eta gizartean ematen diren bazterketei. Eskola hezkidetzaileak aniztasuna errespetatuz, elkarrekin demokratikoki bizitzeko oinarrizkoak diren balio, estrategia eta edukiak landuko ditu.

Helburu Orokorra Hezkidetza eta berdintasuna bultzatu eskola eremuan Sexismoa eragiten duten egoerak detektatu eta gainditu eskolan zein eskolaz kanpoko esparruan. Emakumeen ekarpenak baloratu
Helburu espezifikoak Hezkidetza eta berdintasunarekin loturiko gaietan sentsibilizatu eskolako eragile guztiak: ikasleak, irakasleak, senideak, begiraleak, zaintzaileak, sukaldariak eta eskola inguruko beste pertsona guztiak.
  • Ikastetxeko espazioaren erabilera parekatua ahalbidetu.
  • Gelako eta jolas tokietako material eta jostailuak hezkidetzaileak izan daitezen ziurtatu.
  • Hizkuntzaren erabileran neska eta mutilen presentzian sakondu.
  • Ikas edukien edo curriculumaren ikuspegi androzentrikoa gainditu.
  • Desberdintasun eta justizia eza denuntziatu, giza eskubideak aldarrikatuz.
  • Ikastetxeko antolaketa eta kudeaketan eskola komunitateko eragileen parte hartze ekitatiboan sakondu.
  • Ikasleen autonomia indartu orientazioa eta tutoretza eskainiz.
  • Ikasle guztiak hezkuntza sisteman jarraituko dutela bultzatu.
  • Emakumeen eta feminismoaren historia ezagutzen hasi.
  • Emakumeen eta feminismoaren aldarrikapen nagusiak kritikoki aztertu.
  • Beste pertsonen zaintzak eta ardura domestikoen partekatzeak duen balioan hezitzen hasi.
  • Emakumeen jakintzak eta ekarpen zientifiko, sozial eta historikoak curriculumean txertatu.
  • Neska eta mutilen arteko elkartasun jardueretan sakondu.

Helburu Orokorra Sexuaren araberako estereotipo eta rol mugatzaileak ezabatu. Ikastetxeko kudeaketa, antolamendu eta curriculum dokumentuetan Hezkidetza eta Berdintasunaren ikuspegia txertatu.
Helburu espezifikoak
  • Emakume “standarrarekin” loturiko estereotipoen irakurketa kritikoa egin: ahulak, sentiberak, hizketariak…
  • Gizon “standarrarekin” loturiko estereotipoen irakurketa kritikoa egin: indartsuak, sentipen gabekoak, konpetitiboak…
  • Emakume eta gizon izateko era pertsonal eta anitzak garatu.
  • Hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko programa honen ildo nagusiak ikastetxeko dokumentuetan txertatu: IHP; ICP; IUP; IAJA; Gurasoen Gida; Buletinak eta abar.
  • Gaiari lotutako informazioa jakinarazi eskolako eragile guztiei.
  • Guraso berriei ikastetxeak Hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentziorako duen planaren berri eman urtero.

B) ESPARRUA: MAITASUNAREN ETA SEXUALITATEAREN HEZKUNTZA GENERO INDARKERIAREN PREBENTZIOAN

Ikasleen arteko tratu txarrak eta indarkeriazko portaerak txiki txikitatik hasten dira, hain zuzen, Haur Hezkuntzatik. Ez dira ez txantxetan ibiltzeko jokabideak eta horren adierazle da LHn egindako zenbait ikerketak adierazi duten errealitate krudela (ISEI-IVEI, 2012). Ikasleek, batez ere mutilek, baina baita neskek ere, tratu txarrak eragiten dituzte edo tratu txarren biktima izaten dira maiz, eta gainera, zenbait adituren ustez (Carrasco, R. 2010) tratu txar hauen jatorrian genero indarkeriarekin zerikusia duten zenbait faktore batzen dira. Izan ere, maitasunaren edota afektuen hezkuntza eta honekin batera sexualitatearen hezkuntza, txiki txikitatik hasten da. Ez dugu DBHraino itxaron behar gaiok lantzeko, HH eta LHko ikasleak ere, bakoitza bere adinaren arabera, sexualitatearen eremuan eta maitasunaren atarian aurkitzen direlako. Gainera, kontuan hartzen badugu genero indarkeriaren hastapen garratzenak nerabezaroan ematen direla, ez daukagu aitzakiarik gai honen lanketan atzeraturik ibiltzeko. Aditu guztien arabera, hastapeneko adin hauek berebiziko garrantzia izango dute neska eta mutilen arteko jarrera, arau eta portaera egokiak ikasten joateko, eta etorkizuneko elkarbizitza berdintasun eta maitasunetik bideratzeko. Horregatik, esparru honetan bi atalok batera jorratuko ditugu: afektuen eta sexualitatearen hezkuntza eta genero indarkeriaren prebentzioa.


Helburu Orokorra Maitasunaren eta sexu nortasun, joera eta harremanen eredu berri edo alternatiboak hedatu eskola komunitatean Genero indarkeriaren prebentzio goiztiarraren ikuspegia eskola komunitatean bultzatu. Emakumeen aurkako indarkeriazko kasuen detekzio goiztiarrean konprometitu.
Helburu espezifikoak
  • Maitasunaren eta sexu nortasun, joera eta harremanekin loturiko gaietan eskolako eragile guztiak sentsibilizatu: ikasleak, irakasleak, senideak, begiraleak, zaintzaileak, sukaldariak eta eskola inguruko beste pertsona guztiak.
  • Genero indarkeriaren prebentzio goiztiarrarekin eskolako eragile guztiak sentsibilizatu: ikasleak, irakasleak, senideak, begiraleak, zaintzaileak, sukaldariak eta eskola inguruko beste pertsona guztiak.
  • Ikasleen arteko tratu txarren eta genero indarkeriaren diagnostikoa egin.
  • Genero indarkeriako kasuak goiz detektatzeko komunitateko eragile guztien partaidetza bultzatu.
  • Genero indarkeriako kasuak gutxitu edo ezabatzeko neurriak hartu: jolas orduetan, pasiloetan, eskolaz kanpoko ekintzetan...

Helburu Orokorra Sexu nortasunaren edota identitatearen garapen integrala bultzatu. Maitasuna bizitzeko modu berdintzaileak bultzatu.
Helburu espezifikoak
  • Sexu identitate eta joera aniztasunean oinarritutako bizikidetza-ereduak sustatu.
  • Ikasle bakoitzak berezkoa duen maskulinitate edo feminitatea garatu.
  • Maskulinitate eredu tradizionalak zentzu kritikoarekin aztertu.
  • Maskulinitate eredu berriak edo alternatiboak ezagutu.
  • Sexu joera anitzak ezagutu eta errespetatu: homosexualitatea eta heterosexualitatea.
  • LGTBentzat espazio ziurrak eraiki: bazterkeria, jazarpen edo erasoetatik babestuta senti daitezen.
  • Maitasun, kidetasun, zaintza eta tratu onen arteko lotura aztertu.
  • Maitasunaren jatorri soziala baloratu.
  • Maitasun eredu desberdinak ezagutu.
  • Maitasun zapaltzailearen ezaugarriak aztertu: kontrola, ierarkia, rolak, sumisioa, indarkeria…
  • Maitasun erromantiko edo idealaren ezaugarriak aztertu: parekotasuna, desioa, tratu onak, kidetasuna…
  • Maitasuna eta edozein motatako indarkeriaren arteko kontraesana ebidentziatu.
  • Hedabideak (telebista, irratia, aldizkariak) eta sareak bultzatzen dituzten maitasun eta maskulinitate-feminitate eredu nagusiak kritikoki aztertu.
Helburu Orokorra Sexu harremanetako erakarpen eta aukera erotikoaren oinarriak ezagutu Genero indarkeria eta sexismoa sorburu duen indarkeria mota guztien prebentzioan aktiboki lan egin.
Helburu espezifikoak
  • Sexu harremanetan desioaren edo erotikoaren garrantziaz ohartu.
  • Desioa edo erakarpena ulertzeko eredu desberdinak ezagutu.
  • Erakarpen tradizionalak neskengan aztertu: desio eta indarkeriaren arteko lotura.
  • Erakarpen tradizionalak mutilengan aztertu: desioa eta edertasunaren arteko lotura.
  • Erakarpen alternatibo edo berriak ezagutu eta aztertu: desioa eta ontasunaren arteko lotura.
  • Hedabideek (telebista, irratia, aldizkariak) eta teknologia berrien bidez bultzatzen dituzten erotika eta erakarpen eredu nagusiak kritikoki aztertu.
  • Erakarpen alternatibo edo berriak landu: desioaren berbetea eta etikaren berbetea.
  • Bikote edota noizbehinkako sexu harremanetarako egiten ditugun aukeraketak arrazoitu.
  • Genero indarkeriaren eta erakarpen erotiko tradizionalaren arteko loturak azaleratu.
  • Genero indarkeriak duen garrantziaz ohartu.
  • Genero indarkeriaren sorburuan dauden arrazoi nagusiak ezagutu: sexismoa, matxismoa, maitasun eta desioari buruzko mitoak…
  • Genero indarkeria mota guztiak ezabatzeko komunitateko eragile guztien partaidetza bultzatu.
  • Ikasleen arteko genero indarkeria kasuak denuntziatzeko bideak erraztu.
  • Ikasleen arteko elkarbizitza bultzatzeko estrategiak antolatu.

HEZKIDETZA ETA GENERO INDARKERIA PREBENITZEKO EREDU KOMUNITARIOAREN PROTOKOLOA

irudiak

Ikas Komunitateak

Genero Indarkeria Prebenitzeko protokoloa

1.- Gai honi buruz eztabaidatzeko espazioak sortu.

  • Irakaslegoaren prestakuntza dialogikoa.
  • Senide eta komunitateko eragileen prestakuntza dialogikoa.
  • Senide eta irakasleen arteko eztabaida guneak.

2.- Gai honi buruzko isiltasunarekin amaitu.

  • Kasu hauek denuntziatzen duena “ausarta” da eta ez da txibatoa.

3.- Ikasleek laguntza eske datozenean ez gutxitu arazoa.

  • Ez dira “umekeriak”.

4.- Elkartasun eta kidetasun sentipenetan hezitu.

  • Maita nauenak ondo hartzen nau.

5.- Etika eta desioa elkartu.

  • Indarkeria erakarpena kendu eta indarkeria ezari erakarpena gehitu.

6.- Elkartasuna.

  • Biktima diren neka eta mutilei komunitate osoaren babesa sentiarazi.

7.- EZ, EZETZ da.

  • Neska mutilak txiki txikitatik ikasi behar dute intimitatea babesten eta autonomia gordearazten.

8.- Lagunen aukeraketa.

  • Lagun onak aukeratzeko irizpideetaz jabetu.

9.- Tratu txarrak eragiten dituzten umeak geldiarazteko pausuak adostu.

  • Eskola komunitateko eragile guztien akordio eta elkarlanarekin protokolo argiak adostu.

10- Eskola gunea indarkeriarik gabe eta bizikidetzarako prestatu komunitateko eragile guztien artean.

11.- Eragile guztien elkarlanarekin eskola gune babestua dela sentiarazi ume guztiei.