Kalitatea Hezkuntzan

leketioko eskola sariak

Proiektu honek eskolako kudeaketa, antolaketa, administrazio eta ikasketaren atalak barnebiltzen ditu. Eusko Jaurlaritzak ikastetxeentzako propioki ezarritako kudeaketa sistema honen helburu nagusia ikastetxeetan ematen diren prozesu eta prozedura garrantzitsuenak protokolo jakinen bidez lotuta izatea da.

Kalitatea Hezkuntzan proiektua egunetik egunera osatzen eta hobetzen doan ikastetxeen arteko egitasmoa da. Azken urteotan ia 100 bat ikastetxez osatutako sarea bihurtu gara eta elkarren arteko esperientziak trukatuz etengabe ari gara ikasten. Proiektuaren helburu nagusia ikastetxean ematen diren prozedura garrantzitsuenak identifikatzea da, eta hori egin ondoren, prozedura bakoitzaren garapenerako pausuz-pausuko protokolo jakina zehaztea. Gaurkoz, lan esparruak ondoko hauek lirateke, nahiz eta esan dugun modura, ikasturtez ikasturte hobekuntza eta gehiketak handitzen joan.

Lan esparru 1: Alde Estrategikoa

Atal honen barrun kokatzen dira, besteak beste:

  • Hezkuntza proiektua
  • Plan Estrategikoa eta Urteko Plana
  • Hezkuntza eskaintza
  • Matrikula
  • Eskolaren antolaketa
  • Zerbitzuak
  • Inguruko ikastetxeekin harremanak
  • Kudeaketa ekonomikoa

Lan esparru 2: Irakas-ikas prozesua

Atal honen barrun kokatzen dira, besteak beste:

  • Harrera plana
  • Programazioak
  • Gelako jarduerak
  • Ebaluazioa
  • Tutoretza
  • Aniztasunaren trataera
  • Elkarbizitza eta Hezkidetza

Lan esparru 3: Ebaluazioa

Atal honen barrun kokatzen dira, besteak beste:

  • Adostasun eta ez adostasunen kudeaketa
  • Eskola Komunitatearen gogobetetasuna
  • Barne auditoriak
  • Ebaluazio diagnostikoa

Lan esparru 4: Beste atal batzuk

Atal honen barrun kokatzen dira, besteak beste:

  • Dokumentazioaren kudeaketa
  • Prestakuntza
  • Lan arriskuak
  • Ingurumen kudeaketa
Alde Estrategikoa Irakas-ikas prozesua Ebaluazioa Beste atal batzuk
  • Hezkuntza proiektua
  • Plan Estrategikoa
  • Urteko Plana
  • Hezkuntza eskaintza
  • Matrikula
  • Eskolaren antolaketa
  • Zerbitzuak
  • Inguruko ikastetxeekin harremanak
  • Kudeaketa ekonomikoa
  • Harrera plana
  • Programazioak
  • Gelako jarduerak
  • Ebaluazioa
  • Tutoretza
  • Aniztasunaren trataera
  • Elkarbizitza eta Hezkidetza
  • Adostasun eta ez adostasunen kudeaketa
  • Eskola Komunitatearen gogobetetasuna
  • Barne auditoriak
  • Ebaluazio diagnostikoa
  • Dokumentazioaren kudeaketa
  • Prestakuntza
  • Lan arriskuak
  • Ingurumen kudeaketa