Eskolako Agenda 21

ortuan ikasleak

Eskolako Agenda 21 ikastetxearen iraunkortasuna eta kalitatea lortzeko hezkuntza programa da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da eta udalerriko garapen iraunkorrean parte hartu eta laguntzen du.

EZEINTZUK DIRA BERE ARDATZAK EDO ESPARRUAK?

Eskola ingurunearen kudeaketa iraunkorra

Ikastetxeak kudeaketa erreala, arduratsua eta iraunkorra bultzatu eta aurrera eramaten du ondokoei dagokionez: baliabideak, materialen kontsumoa, energia, sortutako hondakinak eta eskolako jarduerek duten eragina ingurumenean.

Curriculum berrikuntza

Eskolako Agenda 21 programak hezkuntza jarduera guztiak barne hartzen ditu. Hezkuntza arloko helburuen gaineko gogoeta bultzatzen du eta gertuko inguruneari dagozkion eduki errealak lantzen ditu. Disziplinartekotasuna, bizikidetza, lankidetza, talde lana eta metodo berritzaileak sustatzen ditu.

Komunitatearen partaidetza

Kudeaketan eta erabakiak hartzeko prozesuan, Eskolako Agenda 21 programak ondokoak ditu protagonistatzat: familiak, irakasleak, administrazioa eta zerbitzuetako langileak eta, bereziki, ikasleak. Horretarako partaidetzako bide demokratikoak antolatu eta bultzatzen ditu bai ikastetxean, bai tokiko foroetan.

ZEINTZUK DIRA LANTZEN DITUEN GAIAK?

fruta jaten

Baliabide naturalak (ura, energia, elikagaiak), kutsadura (zarata, airearen kutsadura, uraren kutsadura…) kontsumoa, klima aldaketa, garraioa eta mugikortasuna, eskola eta bere ingurua (isia, hirigintza), globalizazioa (aztarna ekologikoa, ekonomia, garapena)…

ZER LOTURA DU TOKIKO AGENDAREKIN?

Eskolako Agenda 21 Tokiko Agenda 21 programaren baitan garatzen da eta bertan parte hartzen du, Aalborg-eko Ituna sinatzearen ondorioz sortutako tresna izanik, Ikastetxeak, udalak egindako gonbiteari ematen dion erantzuna da, ikasleek Tokiko Agensa 21 programaren garapenean parte hartzekoa, hain zuzen ere.

Ikastetxeak udalerrian iraunkortasunaren alde lan egiteko konpromisoa hartzen du, partaidetzazko eskolen Udal Foroetan bere proposamenak aurkeztuz eta konpromisoak hartuz. Bere aldetik, egindako ekarpenak udalak kontuan hartu eta haiei erantzuten saiatzen da.

fruta

NOLA GARATZEN DA EA 21 PROIEKTUA?

1.Antolamendua eta plangintza

Programa aurrera eramateko antolamenduaren oinarriak finkatzen dira: koordinatzailea, talde sustatzailea, horientzako ordutegiaren egokitzapena… Horrekin batera hasierako plangintza (programaren iraupena erabaki: urte bete edo bi, hasierako programa , hurrengo fasearen egitamua prestatu…) zehazten da, baita aipatutako plangintza hori berrikusteko eta finkatzeko prozedura ere.

2. Sentsibilizazioa eta motibazioa

Hezkuntza Komunitatearen partaidetzan oinarritzen denez berebiziko garrantzia du sentsibilizazioak.Fase hau garatzeko komeni da Plan edo Egitamu berezia egitea, non estamentu ezberdinei zuzendutako helburu eta jarduerak bereizten diren.

3. Ekintza Plana

Fase honek ikastetxearen hasierako argazkia edo irudia edukitzeko balio du, hau da, hasierako ebaluazioa egiteko. Gainera, udalerrian egoeraren azterketa egiteko une aproposa da. Diagnostikoa programaren hiru ardatzen (curriculum berrikuntza, kudeaketa eta partaidetza) inguruan egiten da.

4. Ekintza Plana

Ekintza Planean lortu nahi diren helburuak, eta hauek lortzekojarduerak planifikatzen eta zehazten dira.

Ondoko urratsak ditu: elaborazioa, onespena (ahalik eta jende gehienaren partaidetzarekin) eta aplikazioa.

5. Ebaluazioa

Ebaluazioarekin hausnarketa kritikoa egiten da Eskolako Agenda 21en prozesua berraztertzeko, baloratzeko eta hobetzeko. Komeni da ebaluaziorako ekintzak ikasturtean zehar egitea, baina proiektuaren amaiera da momentu egokia helburuen lorpen maila jakiteko eta ibilbidean egindakoa baloratzeko.

Adierazleak ebaluazio tresna egokiak dira. Ingurumenaren egoerak denboran zehar izandako bilakaera ebaluatzeko eta egoerak hobetuz edo okertuz doazen egiaztatzeko erabiltzen dira.

6. Komunikazioa

Komunikazioa ere prozesu osoan zehar egin daiteke. Oso egokia da komunikazio plana izatea proiektuaren garapena eta lorpenak zabaltzeko. Plan honetan zehaztu daitezke uneak, erabiliko diren eta izango dituen hartzaileak.