Lekeitioko Eskola Publikoa 5 puntutan

leketioko eskola patioa

Eskola demokratikoa, inklusiboa eta kalitatezkoa.

Eskolaren egunerokotasunak demokraziak dituen ezaugarrietan sakondu behar du, hezkuntza eragileen eta herriko beste pertsonen parte hartzea ziurtatuz aginte eta erabaki organuetan, modu honetan lortuko du ikasle eta senide guztien inklusio erreala bultzatzea eta kalitatezko hezkuntza eta emaitza akademiko zein elkarbizitza paketsua guztion eskura izatea.

(gehiago jakiteko)

Eskola euskalduna eta unibertsala.

Euskal historia, kultura eta ametsetan oinarritzen den eskolak ezinbestekoa du euskara eguneroko harremanetan eta ikasketetan bultzatzea. Baina horrez gain, euskal hiztunak mundu globalizatuan jardun eta eraginkorrak izan daitezen, beste hizkuntza (gaztelera eta ingelesa) eta herrialdeen berri jasotzen dituzte.

(gehiago jakiteko)

Berdintasunaren eta aniztasunaren aldekoa.

Eskolaren funtsezko eginkizuna da ikasleen arteko desberdintasunak gainditzea eta oinarrizko hezkuntzan jaso behar dituzten emaitza egokiak guztientzat ziurtatzea. Hori lortzeko ikasle bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartu behar dira (sozialak, kulturalak, pertsonalak...), begi bistako aniztasuna baloratuz eta altxor bihurtuz.

(gehiago jakiteko)

Elkarbizitza eta hezkidetzaren bultzatzailea.

Eskola demokratikoak hezkuntza komunitateko senide, ikasle, irakasle eta beste langileen arteko elkarbizitza du oinarrian. Elkarrizketa eta akordioa ezinbestekoak dira zentzu komunitarioa garatzeko eta bertako partaide sentiarazteko. Horren barruan eta eskola hezkidetzailearen haritik, berezko indarra hartzen dute neska-mutilen arteko harreman armoniotsu eta zuzenak.

(gehiago jakiteko)

Jendarte justuaren, baketsuaren eta solidarioaren aldekoa.

Eskolaren eginkizun garrantzitsua da gizarteko eragile eraginkor bihurtzea eta bere testuinguruan eraldaketak bultzatzea. Horretarako, ikasle kritiko eta solidarioak garatzeko hezkuntzarekin batera, eskolako gainontzeko eragileak ere ildo beretik jardun behar dute, ikastetxearen helburu sozialak azpimarratuz eta horretara bideratzen diren jardunak nabarmenduz.

(gehiago jakiteko)