Eskola demokratikoa
inklusiboa
kalitatezkoa

liburuak

Eskolaren egunerokotasunak demokraziak dituen ezaugarrietan sakondu behar du, hezkuntza eragileen eta herriko beste pertsonen parte hartzea ziurtatuz aginte eta erabaki organuetan, modu honetan lortuko du ikasle eta senide guztien inklusio erreala bultzatzea eta kalitatezko hezkuntza eta emaitza akademiko zein elkarbizitza paketsua guztion eskura izatea.

Eskola demokratikoa

Eskolaren zeregin nagusia da eskola eremua demokratikoa bihurtzea, hau da, eskolako praktika, kultura eta politika demokratikoak hedatzea partaide guztien artean, bai kudeaketan, zein harreman eta ikasketan. Horretarako ezinbestekoa da:

  • Parte hartzea: Senide, ikasle, irakasle eta beste eragileen parte hartzea ikastetxearekin eta ikasketarekin zerikusia duten aspektu guztietan.
  • Guztion ahotsak: Ikasle, irakasle eta senide eta ikastetxean parte hartzen duten persona guztien ahotsak eta iritziak kontuan hartzea, horretarako prestatutako lan talde eta egituretan.
leketioko eskola sariak

Eskola inklusiboa

batzarra

Eskola inklusiboak ikasle, senide, irakasle eta eskola komunitateko partaide guztien ezaugarriak kontuan hartzen dituena da. Denon eskola, denontzako eraikia eta irekia. Pertsona edota talde bakoitzak dituen ahalmen, gaitasun eta gabeziak kontuan izanik guzti horiek maila egokian lantzen dituena.

  • Guztiok elkarrekin: Elkar lana ezinbestekoa da komunitatearen zentzua eraikitzeko eta elkartasun jokaerekin elkar laguntzeko
  • Helburu berdinak: Bakoitzaren ezugarrietatik abiatuz guztion artean adostutako helburuak lortzea ezinbestekoa da eskola inklusiboa garatzeko, gutxien dutenentzat gehiago eskainiz.

Kalitatezko eskola

Kalitatezko eskolak eremu guztietan hedatu nahi ditu maila goreneko praktikak eta politikak. Horretarako, hezkuntza komunitateko partaide ororen gaitasunak baloratuz eta azaleratuz, bakoitzak egin lezakeen ekarpenak kontuan hartzen ditu.

  • Kalitate humanoa: Denok daukagu zer esateko eta denok daukagu zer ikasteko. Elkarren arteko hartuemanetan sortzen den giroak eta hartzen diren erabaki adostuak eskolako kalitatearen muina eraikitzen dute.
  • Kalitate akademikoa: Eskola bat garen heinean gure ikasle guzti-guztien ikasketa maila gorena ziurtatu behar dugu. Gure ikasleek ondo pentsatzen eta mundua ulertzen ikasi behar dute eta horretan ipini behar dira hezkuntza komunitateko eragile eta partaideen ahaleginak.
leketioko eskola sariak