Eskola euskalduna
unibertsala

korrika

Euskal historia, kultura eta ametsetan oinarritzen den eskolak ezinbestekoa du euskara eguneroko harremanetan eta ikasketetan bultzatzea. Baina horrez gain, euskal hiztunak mundu globalizatuan jardun eta eraginkorrak izan daitezen, gure ikasleek beste hizkuntza (gaztelera eta ingelesa) eta beste herrialdeen berri ere jasotzen dituzte.

Euskal historia, kultura eta ametsak

Edozein eskolak, normala den moduan, bere testuinguru geografikoa, soziala, kulturala eta politikoa du hobi eta kokagune, eta gure kasuan testuinguru hau Euskal Herria da. Gu, Euskal Herriko eskola bat gara eta, ondorioz, eremu horrek dituen bizipozak geureak egiten ditugu.

  • Herria eta eskualdea: Gure ingurune hurbilak, hain zuzen Lekeitiok eta Lea-Artibaiko eskualdeak, hasierako oina eskeintzen dizkigute Euskal Herriak izan duen ibilbidea ikertzen eta pentsatzen hasteko. Ikasleek, hurbileko ondarea ezagutuz eta baloratuz, nor diren, nondik datozen eta nora joan nahi duten jakiteko oinarriak sendotzen dituzte.
  • Euskal Herria eta mundua: Norbere jaioterri hurbila garrantzitsua bada ere, eremu hau beste kokagune batzuekin loturik dago eta gaur egungo gizartean are gehiago. Euskal Herria, Espainia, Europa, Mundua… guztiak izango dira gure ikasleen bizileku eta guztietan moldatzeko gaitasunak izan beharko dituzte.
patioa

Hizkuntzak

geologia

Hizkuntzak pentsamendua garatzen du eta hizkuntza barik ezin izango genuke pentsatu. Beraz, ama hizkuntzaren ezagutzak eta erabilerak berebiziko garrantzia du norbanakoaren bizitzan. Hala ere, eskolan, ama hizkuntzaz gain beste hizkuntza bi edo hiru ere ikasten dira eta horiek izugarrizko aberastasuna eta osotasuna ematen dizkiote ama hizkuntzaren jakituriari.

  • Euskara: gure eskolako eta harremanetako hizkuntza nagusia euskara da eta euskal hiztun sentitzen gara. Euskararen ezagutza eta erabilera ezinbestekotzat jotzen dira eskolan, bai esparru akademikoan zein ludikoan. Horregatik, arreta berezia eskaintzen zaie ama hizkuntza euskara ez duten ikasleei, astiro astiro, tentu handiz eta dagokien ama hizkuntza errespetatuz, euskara ikas dezaten.
  • Gaztelera eta ingelera: eskolako bigarren hizkuntza, bai erabileran zein ezagutzan, gaztelera da. Gure ikasleek gaztelera eskolan ikasteaz gain, eguneroko harremanetan ere erabiltzen dute, senitartean zein lagunartean. Ingelera, alderantziz, hizkuntza guztiz akademikoa da, salbuespenak salbuespen, eskolan bakarrik erabiltzen delako. Hala ere, egunetik egunera maila osatuagoa eskatu eta eskeintzen zaie ikasleei.

Mundu globalizatua

Adituen esanetan informazioaren teknologia eta ezagutzaren eraginez mundua konektatu eta elkarlotu egin da. Baina ez da inondik inora orekatu, pertsona eta gizatalde batzuentzat gero eta errazagoa denean eroso bizitzea, beste batzuentzat aldiz, munduak ez du bizitzeko lain eskeintzen eta bizibila irten behar dira baldintza jasanezinetan.

  • Ekonomia eta injustiziak: Azken urteetan izan dugun krisiaren eraginez bizi baldintzak gogortu egin dira milioika pertsonentzat. Horren adibide garbiak dira gure herrira etorri diren eta datozen etorkinak, baina horiez gain, beldurtzekoak dira baita berton bizi diren herritarren arteko pobreziaren estatistikak ere. Horren aurrean eskolak elkartasun kontzientzia eta bideak eraiki behar ditu, hurbileko esparruan zein hurrunekoan.
  • Gatazkak: Gatazkaren eragin eta ondorioak zabalak dira eta eremu eta maila ugaritan hedaturik daude. Euskal Herriaren historia hurbilean ere hor egon dira eta daude oraindik, mundu mailan ere albiste dira behin eta berriz, eta norbanakoaren egunerokoan ere nahitaezko bihurtzen dira. Baina hauxe da gizakion istorioa eta historia, eta horrekin bizitzen ikasteaz gain, aurre egiten ere ikasi behar dugu, horixe bait da eskola demokratiko, pakezale eta inklusiboaren xede nagusietarikoa.
mundua