Berdintasunaren
aniztasunaren aldekoa

eskolako klasea

Eskolaren funtsezko eginkizuna da ikasleen arteko desberdintasunak gainditzea eta oinarrizko hezkuntzan jaso behar dituzten emaitza egokiak guztientzat ziurtatzea. Hori lortzeko ikasle bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartu behar dira (sozialak, kulturalak, pertsonalak...), begi bistako aniztasuna baloratuz eta altxor bihurtuz.

Berdintasuna

Eskolaren zeregin nagusia da eskola eremua demokratikoa bihurtzea, hau da, eskolako praktika, kultura eta politika demokratikoak hedatzea partaide guztien artean, bai kudeaketan, zein harreman eta ikasketan. Horretarako ezinbestekoa da:

  • Parte hartzea: Senide, ikasle, irakasle eta beste eragileen parte hartzea ikastetxearekin eta ikasketarekin zerikusia duten aspektu guztietan.
  • Guztion ahotsak: Ikasle, irakasle eta senide eta ikastetxean parte hartzen duten persona guztien ahotsak eta iritziak kontuan hartzea, horretarako prestatutako lan talde eta egituretan.
gurasoak seme-alabekin

Aniztasuna

eskuak margoarekin

Aniztasuna bizi baldintza da, biziak eta bizitzak duen ezaugarri ukaezina. Nola ulertu, baloratu eta bultzatu eskolan? Nola gorde, aldarrikatu eta azaleratu eskola komunitateko aniztasun etnikoa, kulturala, sexuala, pertsonala, soziala…? Aniztasuna erronka da eta erronka den aldetik guztion apustua eta ardura.

  • Personala: Persona denok gara diferenteak, bakarrak eta paregabeak. Ikasle bakoitzaren ikasteko moduak, erritmoak, ahalmenak, talentuak, sentimenduak, ideiak, asmoak, gogoak, bizibaldintzak… guztiak dira kontuan hartu beharrekoak eta guztiekin batera osatu behar da hezkuntza ibilbidea, benetako ikasketa pertsonalizatua bihurtu arte.
  • Soziala: gure eskolan giza talde diferenteak partekatzen dute bizitza eta guztiak dira garrantzitsuak. Giza talde hauei esker eskolaren kalitatea eta oparotasuna handitu egiten da eta ikasle, irakasle zein senideek aukerak zabaltzen elkarrengandik ikasteko eta elkarrenganako elkartasuna sustatzeko.