Elkarbizitza
ezkidetzaren bultzatzaile

diplomak

Eskola demokratikoak hezkuntza komunitateko senide, ikasle, irakasle eta beste langileen arteko elkarbizitza du oinarrian. Elkarrizketa eta akordioa ezinbestekoak dira zentzu komunitarioa garatzeko eta bertako partaide sentiarazteko. Horren barruan eta eskola hezkidetzailearen haritik, berezko indarra hartzen dute neska-mutilen arteko harreman armoniotsu eta zuzenak.

Elkarbizitza

Esaten ari garen eskola inklusiboa, demokratikoa, parte hartzailea, pakezalea eta elkartasunaren aldekoa gauzatzeko ezinbestekoa da Hezkuntza komunitatea osatzen dugun eragile guztien artean ondo konpontzea, elkar entzutea, elkar laguntzea eta elkarrekin gauzak egitea.

  • Elkarrizketa eta akordioa: Bikote hau ezinbesteko osagaia da adostasunera ailegatzeko eta esateko duguna besteei jakin arazteko. Elkarrizketa eta akordioa baldintza egokietan eta maila guztietan gauzatu dadin, eskolako egitura eta aginte organoak berariaz moldatu behar dira, guztien ahotsak eta iritziak barnebildu dezaten.
  • Zentzu komunitarioa: Funtsezkoa da hezkuntza komunitatea benetako komunitate bat dela sentitzea, hau da partaide guztiak elkarri lotuta daudela jakitea eta gogoko diren helburuak lortzeko guztiak batera jokatu dutenaren ziurtasuna izatea. Komunitatea osatuz gero, gurari eta asmo sakonak eraikitzen dira bertako partaide guzti-guztientzat
  • Bizipoza: Elkarrekin gustura egoteak eta elkarrekin ondo konpontzeak bizipoza pizten du, bizitzeko gogoa eta ilusioa. Osagai bi hauek apreziatuak dira hezkuntza komunitateko eragileen artean eta, nola ez, are gehiago ikasleen artean. Pozik gaudenean hobeto bizi gara eta hobeto pentsatu, hausnartu eta ikasten dugu. Horregatik, eskolaren helburu garrantzitsua da ikasle guztiak gogoz etortzea eskolara eta pozik egotea eskolako lagun, irakasle eta beste langile guztiekin.
eskolako patioa

Hezkidetza

autobusa

Elkarbizitzaren atal garrantzitsua da hezkidetza, hain zuzen, neska eta mutilen arteko harremanen hezkuntza. Hezkidetzak Haur Hezkuntzatik hartzen du protagonismoa, bertan ikusten direlako neska-mutilen hasierako harremanak. Etxean, kalean eta eskolan egindako eskuhartze bateratsuek berebiziko eragina izango dute esparru honetan.

  • Neska-mutilak: Neska-mutilak, mutilak eta mutilak, neskak eta neskak… modu batera ala bestera beti gaude elkarrekin eta elkarrekin biziko gara. Elkarrenganako begirunea, elkar zaintza, elkar laguntza edota elkar estimatzea, besteak beste, eskolak lantzen dituen jarrera eta balioetan kokatzen da. Gainera, jokabide hauek, etorkizuneko maitasun eta desioen oinarri ezinhobeak bihurtuko dira
  • Indarkeriaren erabilera: Ikasleen harremanen alderdirik latzena indarkeriaren erabilera da. Eta esandako balio, jarrera eta portaerak indarkeriaren kontrakoak badira ere, eskolan eta are gehiago kalean, jokabide zakarrak ere ematen dira. Adi ibili behar gara horrelakoak antzemateko eta beharrezkoak diren baliabideekin aurre eginez ezabatzeko.