Jendarte justuago
baketsuago
solidarioagoaren aldekoa

leketioko eskola sariak

Eskolaren eginkizun garrantzitsua da gizarteko eragile eraginkor bihurtzea eta bere testuinguruan eraldaketak bultzatzea. Horretarako, ikasle kritiko eta solidarioak garatzeko hezkuntzarekin batera, eskolako gainontzeko eragileak ere ildo beretik jardun behar dute, ikastetxearen helburu sozialak azpimarratuz eta horretara bideratzen diren jardunak nabarmenduz.

Jendarte justua, baketsua, solidarioa

Egungo eskolaren erronka nagusienetarikoa ikasleen alderdi soziala lantzea da. Arlo edo aspektu akademikoekin batera balioen hezkuntzak ikasleek dituzten adimen pertsonalak eta sozialak maila gorenean garatu behar ditu, elkarrekin bizitzen ikastea ez delako erronka makala. Elkarrekin bizi, elkarrengandik ikasi eta elkarrekiko ardura hartu dira, seguruenik, gizaki egiten gaituen ezaugarririk sendoenak eta eskolak eginkizun arduratsuena.

  • Gizarteko eragile: Eskola babesten zuen burbuilak estanda egin zuenean, gizarteko eragilea izatearen kontzientzia mahai gaineratu zuen. Izate berri horrek betebehar ugari jartzeaz gain, erantzukizuna eskatzen dizkio eskolari testuinguruak dituen arazoetan eraginkortasunez murgildu dadin
  • Ikasle kritikoak eta solidarioak: Testuinguruko ezaugarriak ezagutzeko eta hausnartzeko tresnak eskolak eskaini behar ditu, bere zeregina delako ikasleen pentsamendua eta errealitatearen ulermena garatzea. Modu horretan izango dituzte ikasleek jokabideak helburu sozialetara egokitzeko eta elkartasuneko dinamikak sortzeko gaitasun eta ahalmenak.
  • Helburu sozialak: Beste mundu bat posiblea da. Egungo jendartean bizi ditugun desberdintasunak, goseteak, gudak, bazterketak, indarkeria eta enparauak aldatu ditzakeguz. Aldaketa horretan sinestea ez da alferrikako keinua eta milaka lagun dihardute horretan. Gure eskola komunitateak ere bat egiten du amets berdinean eta horretarako elkar hezitzen gara, mundu berri bat, mundu hobeago bat eraikitzeko ametsean.