ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

irudiak

Eskolaz Kanpoko Ekintzak lau esparru hartzen dute: eguerdikoa, arratsaldekoa, asteburukoa eta udalak antolatzen duen topaketetakoa. Esparru hauetan antolatzen diren jarduerak gure seme-alaben ahalmen guztiei garapen egoki eta zentsuzkoa emateko sortuak dira, eta horregatik lotzen dira adin hauetako umeen ezaugarriekin.

Ume txikien jolaserako joera.

Adin honetan (2-12 urte) jolasa da gure seme-alaben barru-barrutik irtetzen den joerarik nabarmenena. Jolasean ikasten dute besteak nolakoak diren (familiartekoak eta laguntxoak) eta baita mundua nolakoa den (espazioaren ezaugarriak, denboraren neurketa eta abar).

Elkarbizitzarako lehenengo pausoak.

Ekintza osagarriak momentu ezin hobeak suertatzen dira egoera lasai eta ludikoan neska eta mutilen arteko harremanak maitasun eta errespetuan hezteko.

Ohitura osasungarriak eratzen joateko iturria.

Ume bakoitzaren gustuak eta nahiak errespetatuz, kiroletan eta tailerretan partehartzeak etorkizuneko bizi-oreka lortzeko oinarriak finkatzen ditu, txiki-txikitatik zaletasunak piztuz eta garatuz.

Adimenaren aniztasuna garatzeko parada.

Anitza da gizakiaren adimena eta adimen aniztasun hau da eskolaz kanpoko ekintza osagarriak ematen diguten aukerarekin landu nahi duguna: estetika, sormena, gorputz adierazmena…

Egutegia

Azaroa 2018
A A A O O L I
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 1 2

Eguerdietako proiektua: Bakearen Kultura eta Kulturaren Bakea.

Jantoki edo bazkal orduan (12,30-14,30) gauzatzen den proiektu honek Eskola Komunitateko kideen arteko harreman egoki eta parekideak garatzen ditu. Proiektua bi eremutan zehazten da, jantoki barruko eremuan eta patioko eremuan, eta eremu bakoitzerako helburu zehatzak aurreikusten ditu.

(gehiago jakiteko)

Arratsaldeetako proiektua: Elkarrekin jolasten eta ikasten.

Arratsaldez (16,00-17,00) antolatzen diren ekintzak HH eta LHko ikasle guztietzat dira. Ekintzak kirol eta tailer desberdinez osaturik daude eta ikasleek aukera daukate zikloz ziklo antolatzen diren jarduera desberdinetan parte hartzeko ikasturtean zehar.

(gehiago jakiteko)

Asteburuetako proiektua: Kirolean lagunekin.

Asteburuetan Bizkaiko Aldundiak antolatzen duen Eskola Kirola egitasmoan parte hartzen dugu beste ikastetxe batzuekin batera. Gure eskolaren kasuan, eta beti modu boluntarioan, beste herri batzuetako taldeekin jolasteko irteerak antolatzen dira 3.mailatik aurrera.

(gehiago jakiteko)

Noizbehinkako topaketak: Lekeitioko Kirol Proiektua.

Lekeitioko Udalak eta Lekeitio zein inguruko ikastetxeek L-H.ko 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzenduriko kirol programa honetan, bost edo sei topaketa antolatzen dira ikasturtean zehar. Kirola egitearekin batera ikastetxe desberdinetako ikasleen harrremanak sendotzea da programaren xede nagusia.

(gehiago jakiteko)