Eguerdietako proiektua: Bakearen Kultura eta Kulturaren Bakea.

eskoletako patioa

Jantoki edo bazkal orduan (12,30-14,30) gauzatzen den proiektu honek Eskola Komunitateko kideen arteko harreman egoki eta parekideak garatzen ditu. Proiektua bi eremutan zehazten da, jantoki barruko eremuan eta patioko eremuan, eta eremu bakoitzerako helburu zehatzak aurreikusten ditu.

Jantokiko esparruko helburuak

  • elikagai guztiak probatzea eta bazkalorduan jokabide arduratsuak izatea
  • norberaren garbitasun eta aho higiene ona lortzea
  • elkarrenganako zein begiraleenganako errespetuzko jarrerak lantzea.

Patio orduko helburuak artean gure

  • umeen arteko elkarbizitza hobetzea
  • elkarrenganako errespetua eta elkartasuna garatzea
  • hezkidetzarekiko ikuspegiak bultzatzea

Antolaketa

Ikasleak zikloka antolatzen dira eta astean zehar, begirale arduradunpean ekintza desberdinak egiten dituzte eguraldiaren arabera.

  • Eguraldi ona egiten duenean eskolako patio handiak eta frontoia erabiltzen ditugu.
  • Eguraldi txarra egiten duenean, gehienbat eskola barruko instalazioak erabiltzen ditugu, (psikomotrizitate gela, gimnasioak, antzerki gela, liburutegia, informatika gela.....…)
Taldeak 12:30-13:15 13:15-14:30
Haur Hezkuntza 3,4,5 urte(106 ikasle) Bazkaria Patio txikia: jolasak, kantak eta dantzak
LH 1-2 mailak(97 ikasle) Bazkaria
  • Liburutegi
  • Patioetan jolasak
  • Baloi bako gunean: jolas kooperatiboak
  • Patio handian: kirol desberdinak
LH 3-4 mailak(91 ikasle)
  • Liburutegia
  • Patioetan jolasak
Bazkaria
LH 5-6 mailak(76 ikasle
  • Liburutegia
  • Patioetan jolasak
Bazkaria