Arratsaldeetako proiektua: Elkarrekin jolasten eta ikasten.

leketioko eskola sariak

Arratsaldez (16,00-17,00) antolatzen diren ekintzak HH eta LHko ikasle guztietzat dira. Ekintzak kirol eta tailer desberdinez osaturik daude eta ikasleek aukera daukate zikloz ziklo antolatzen diren jarduera desberdinetan parte hartzeko ikasturtean zehar.

Ludoteka

Helburuak

  • Esku trebetasuna eta abilezia landu zenbait ekintzetan konpetenteak izan daitezen.
  • Gorputz trebetasuna eta adierazpena hobetu psikomotrizitateko ariketa desberdinak erabiliz.
  • Ondoko eta beste ikaskideekiko errespetua garatu
  • Ume guzti-guztiak pozik eta gustura egotea lortu.
ludoteka

Ekintzak

  • Margotu, jolastu, abestu, dantzatu...
  • Bideo eta pelikula hezitzaileak ikusi.
  • Gorputz adierazpena landu

Esku lanak

Helburuak

  • Birziklatzeak duen garrantziaz ohartu.
  • Esku trebetasuna landu.
  • Jolasa erabiliz umeak hezitu.
  • Imajinazioa eta autoestimua landu eskulanen bitartez.
  • Material orokorra behar bezala eta besteekin elkar banatzen ikasi.
esku lanak

Ekintzak

  • Papera erabiliz objektu desberdinak egin (hiru dimentsiokoak, txotxongiloak...)
  • Egurra erabiliz objektu desberdinak egin (gantxoak, koilarak, abioiak...)

Zeramika

Helburuak

  • Esku trebetasuna landu.
  • Imajinazioa eta norberaren nahia garatu.
  • Umeak hezitu elkar laguntzaren bidez
  • Buztina lantzeko beharrezkoak diren materialak erabiltzen ikasi
zeramika

Ekintzak

  • Objektu desberdinak egin buztina erabiliz: objektu planoak, bolumenezkoak...
  • Buztina lantzeko prozesu desberdinak garatu
  • Buztinaz egindako objektu desberdinak esmaltatu.
  • Buztina lantzeko tresna bereziak erabili.

Panderoa

Helburuak

  • Musikarekiko zaletasuna bultzatu.
  • Panderoa jotzen ikasi eta bide batez ondo pasatu.
  • Musikak dituen ezaugarriak landu: erritmoa, konpasa, doinua...
pandero

Ekintzak

  • Panderoa jo.
  • Musikarekin erritmoa landu.
  • Kanta desberdinak joten ikasi.
  • Kanta desberdinak kantatu.
  • Eskolako jaietan parte hartu: euskararen eguna, Olentzero, marijesiak…

Gorputz adierazpena

Helburuak

  • Bakoitzaren espresio bideak jorratzea.
  • Gorputz adierazpenaren garrantziaz konturatzea.
  • Neska-mutil edo sexuen arteko harreman egokiak garatzea.
  • Besteekiko errespetua eta elkarlana burutzea.
Gorputz adierazpena

Ekintzak

  • Sexuen arteko harreman egokiak bultzatzen dituzten jolasak egin.
  • Irteerak antolatu naturarekiko kontaktua modu eraginkor eta zuzen batean landuz.
  • Euskal abestiak ikasi eta kantatu.

Informatika

Helburuak

  • Informatikarekiko ezagutza zabaltzea haurrengan
  • Internet-en funtzionaltasunak ezagutzea
  • Etorkizunean erabilgarri izango zaizkien programak erabiltzen ikasi (word, excel...)
  • Ordenagailuaren atal desberdinak eta beraien funtzionamendua ezagutu
informatika

Ekintzak

  • Internet-en nabigatu eta informazioa bilatu
  • Internet bidez komunikatzeko modu desberdinak probatu (Messenger, chata...)
  • Etorkizunean erabilgarri izango zaizkien programekin ariketak egin.
  • Ordenagailua desmuntatu eta muntatu, eta periferiko ezberdinak probatu.

Boleibol

Helburuak

  • Umearen gaitasun, ahalmen eta konpetentzia guztiak bultzatu.
  • Boleibolen arauak eta jokatzeko moduak ikasi.
  • Taldean jolasteko eta lan egiteko trebeziak landu.
  • Kirolaz gozatu jokoaren bidez
Boleibol

Ekintzak

  • Kirolak eta lehia garbia bultzatu.
  • Boleibolaren teknikak garatu: jokoak baloiarekin, desplazamenduak, saltoak, blokeoak, sakeak...
  • Boleiboleko estrategia desberdinak ikasi eta jorratu.
  • Boleiboleko partiduak jokatu.

Atletismo

Helburuak

  • Kirolak eta lehia garbia bultzatu.
  • Umearen gaitasun, ahalmen eta konpetentzia guztiak bultzatu.
  • Korrika egiteko behar diren abilezia eta konpetentziak garatu.
  • Altuera, jauziak, pisu jaurtiketa eta joko desberdinetan hastapenak landu.
atletismo

Ekintzak

  • 1000 eta 2.000 metroak korritzeko saiakerak egin.
  • Luzerako jauzien teknikak landu.
  • Pisu jaurtiketak egin
  • Altuerako jauzietan entrenatu.
  • Joko eta jolas desberdinak

Futbola

Helburuak

  • Kirol zaletasuna bultzatu
  • Kirol hau ondo praktikatzeko beharrezkoak diren taktikak, estrategiak, teknikak e.a. menperatu.
  • Gorputza eta baloia menderatzen ikasi
  • Lehiatzen ikasi: irabaztea eta galtzea era egokian onartu
  • Instalazio eta materialak zaintzen parte hartu
Futbola

Ekintzak

  • Korrika egin
  • Gorputz eskema eta gorputz mugimendua lantzeko ariketak egin.
  • Baloiarekin jolas eta mugimenduak egin: norberarekiko dominioa, besteekin jolasten jakitea...
  • Diputazioak antolatzen duen asteburuetako “Eskola Kirolean” parte hartu.

Kirol hastapena/Multikirolak

Helburuak

  • Jokoen bidez kirol desberdinen mundua ezagutu.
  • Ariketa fisikoak (luzaketak, beroketak...) egiten ikasi.
  • Jolasaren bidez baloreak ikasi (errespetua, materialaren erabilera egokia...).
  • Neska eta mutilen arteko desberdintasunak gainditu jolasaren bidez.
  • Irabazle ta galtzailearen arteko aurreikuspenak aldatu.
multi

Ekintzak

  • Joko eta jolas desberdinak: erretzera, kadeneta, armiarma jokoa, stop, bela, 10 pase, zapitxoa...
  • Futbola eta beste kirol batzuk.

Txiki dantza

Helburuak

  • Euskal dantza desberdinak ikasi: Agintaria, Mahai gainekoa, Txulalai, San Petril
  • Gorputzaren oreka landu
  • Gorputz adierazpena landu
  • Euskal Kulturaren ondarean sakondu
dantzak

Ekintzak

  • Dantza konkretuak landu
  • Dantza desberdinen soinu eta erritmoak landu
  • Beroketak eta luzaketak egin

Baloi Jolasak

Helburuak

  • Kirol zaletasuna bultzatu
  • Gorputza eta baloia menperatzen ikasi
  • Kirola eta lehia garbia bultzatu
Baloi jolasak

Ekintzak

  • Saski baloia
  • Esku baloia
  • Hockey

Herri kirol eta jolasak

Helburuak

  • Jokoen bidez kirol desberdinen mundua ezagutu
  • Neska eta mutilen arteko desberdintasunak gainditu jolasaren bidez
  • Irabazle eta galtzaileen ikuspegiak gainditu
herri kirolak

Ekintzak

  • Herri jolasak
  • Herri kirolak
  • Munduko jolasak

Kirol anitzak

Helburuak

  • Kirola gozatu jokoaren bidez
  • Gorputz adierazpen eta trebetasuna landu
  • Besteekiko errespetua eta elkarlana burutu
kirol anitzak

Ekintzak

  • Patinaje
  • Karatea