Noizbehinkako topaketak: Lekeitioko Kirol Proiektua.

Mendi irteera

Lekeitioko Udalak eta Lekeitio zein inguruko ikastetxeek L-H.ko 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzenduriko kirol programa honetan, bost edo sei topaketa antolatzen dira ikasturtean zehar. Kirola egitearekin batera ikastetxe desberdinetako ikasleen harrremanak sendotzea da programaren xede nagusia.


Kirola egiteko eredu hezigarriago baten aldeko apustu hau bost puntutan oinarritzen da:

1.- LH ko 1-2 mailetan umeek kirol ugari landu eta ezagutu ditzatela.

2.- Lehiaketara bideratutako kirola bakarrik ez egitea maila hauetan.

3.- Topaketa ereduaren alde egitea adin hauetan

4.- Herrian dauden kirol aukera guztiak ezagutzea

5.- Balio indibidualak eta batez ere balio sozialak lantzea jolas eta kirolaren bidez.



Urrian hasi eta ekainera arte 5 topaketa antolatuko dira

EGUNA

TOPAKETA

KIROL TALDEA

INSTALAZIOAK


Mendi irteera

Lumentza Mendi taldea



Herri kirola

Ikas Pilota

Akarregi Pilota taldea

Marierrota Boleibol taldea

Frontoia

Kiroldegia


Baloi Jolasak

Lekeitioko Futbol taldea

Lekeitoko Saskibaloi taldea

Futbol zelaia

Kiroldegia


Atletismoa

Tximista atletismo taldea

Garraitz triatloi taldea

Atletismo pista

Frontoia


Arrauna

Hondartza Jolasak

Isuntza arraun taldea

Dzanga piragua taldea