ESKOLAKO JANTOKIA

irudiak

HELBURUAK

Jantokiko helburuak bi atal nagusitan banatzen dira

Janari eta elikadurarekin lotuta Ikasleen arteko harremanekin lotuta
  • Bazkalorduan kalitatezko bazkaria eman.
  • Bazkalorduan barazki, lekale eta fruta ugaritu menuan.
  • Jan neurri orekatuaren kontzeptua bultzatu.
  • Etxe eta eskolaren arteko elkarlana sustatu.
  • Jantokian elkarrekin bazkaltzeko ohitura egokiak garatu.
  • Bazkalorduan elkar lagundu.
  • Bazkaldu ondoren higiene ohiturak hedatu (hortzak eta eskuak garbitu…).
  • Bazkaldu aurretik eta bazkaldu ondoren ikasleen arteko harreman inklusiboak hedatu kirolak eta tailerrak erabiliz.

ONDO JAN HOBETO BIZI egitasmoa

Egitasmo honen xede nagusia ikasle eta senideen artean janari eta elikadurarekiko ohitura osasuntsuak bultzazea da. Horretarako eskolako partaide guztien lana eskatzen du, ikasle, guraso, zaintzaile eta irakasleena. Izan ere jatorduak, eskolaz gain, etxean eta kalean ere egiten dugulako.

(gehiago jakiteko)

MENUA

Eguneroko menuak Gastronomia Vascako dieta-adituak eginda daude. Adin honetako ikasleentzat bereziki pentsatuak dira eta proteina, hidrato eta lipidoen arteko oreka mantentzen dute, hortaz gain, barazki, lekale eta fruta jana bultzatzen dute.

(gehiago jakiteko)

JANTOKIKO ARAUAK

Jantokiak 500 bazkalkide inguru hartzen dituenez ezinbestekoa da oinarrizko arauak zuzen betetzea. Arauok, batzuk orokorragoak (ordainketa, diziplina…) eta beste batzuk zehatzagoak (alergiak, erligioaren salbuespenak…) jantokiko egunerokoa errazagoa egiteko pentsaturik daude.

(gehiago jakiteko)

LANGILEAK

Jantokiko langileak edo jantokiko zaintzaileak bazkalkide kopuruaren arabera izaten dira. Gure kasuan, aurten…. zaintzaile daude. Eurak dira bazkal orduko erantzule nagusiak eta jantoki barruan zein kanpoan ikasleekin hainbat ekitza egiten dituzte. Zaintzaileak irakasle bat dute arduradun nagusi, hain zuzen, Kontxi Txopitea.

(gehiago jakiteko)