ONDO JAN HOBETO BIZI egitasmoa

jantokian jaten

Egitasmo honen xede nagusia ikasle eta senideen artean janari eta elikadurarekiko ohitura osasuntsuak bultzazea da. Horrek eskolako partaide guztien lana eskatzen du, ikasle, guraso, zaintzaile eta irakasleena, jatorduak, eskolaz gain, etxean eta kalean ere egiten ditugulako.

“Ondo jan hobeto bizi” egitasmoarekin hauek dira lortu nahi ditugun helburuak:

  • Dieta orekatuaren kontzeptua geureganatu.
  • Dieta orekatu eta osasuntsua eguneroko praktikan txertatu.
  • Ikasleek dietan dituzten hutsunean zuzendu.
  • Bost jatorduko dieta orekatua ezarri.
  • Jaki desberdinak diituzten ezaugarri nutritiboak ezagutu eta bereiztu.
  • Barazki, lekale eta fruta gehiago sartu eguneroko menuan.
  • Eskola eta etxearen arteko elkarlana bultzatu.
  • Guraso, ikasle eta irakaslegoaren arteko helburu berdintsuak partekatu.

Ikusten duzuenez, helburu hauek lortzeko eskolako eragile guztion partaidetza behar dugu, eskolan egiten dugunak etxean jarraipena izan dezan, eta alderantziz. Horregatik, programa hau eragile, atal eta esparru desberdinetan garatuko da:

GURASOEKIN

  • Garaiarekiko formakuntza: elikagaien gurpila edo piramidea.
  • Sukaldaritza osasuntsuaren ikastaroa.
  • Inplikazio eta konpromisoa: etxea eta eskola elkarlana.

IKASLEEKIN:

Eskolan eta etxean

  • Gosari orekatuak egin.
  • Hamaiketako osasuntsuak praktikan ipini: fruta.
  • Bazkarian denetik jaten ikasi.
  • Azkari edo merienda nutritiboak landu.
  • Afari osagarriak afaldu.

IRAKASLEEKIN:

  • Gaiarekiko inplikazioa eta formakuntza garatu: nutrizioa, menuak, umeen adinari egokituriko ezaugarri eta behar nutritiboak…
  • Unitate didaktikoak prestatu eta gelan gauzatu.

Programaren koordinaketa eta plangintza JANTOKIKO BATZORDEAren esku egongo den arren, kanpoko adituen laguntza ere izango dugu.