JANTOKIKO ARAUAK

irudiak

Jantokiak 500 bazkalkide inguru hartzen dituenez ezinbestekoa da oinarrizko arauak zuzen betetzea. Arauok, batzuk orokorragoak (ordainketa, diziplina…) eta beste batzuk zehatzagoak (alergiak, erligioaren salbuespenak…) jantokiko egunerokoa errazagoa egiteko pentsaturik daude. .

ARAU OROKORRAK

Ordutegia:

  • 12:30: Haur eta Lehen Hezkuntza 1.maila eta 2. mailako talde bat
  • 13:15: LH 2.,3.,4., 5. eta 6.mailak
  • 14:00: Bigarren Hezkuntza

Bazkaldu ondoren

Umeak eskolako patioan edota eguerdietako ekintzak burutzen egongo dira, zaintzaile eta begirale arduradunekin.

Jantokikoa izateak

Goizeko klaseen amaieratik arratsaldeko klaseetara arteko epea betetzea suposatzen du. Beraz, ezin da inor eskolako patiotik irten baimenik izan barik. Honetarako gurasoek izenpeturiko baimena ekarri beharko dute.

KONTUZ HONEKIN

Umeren batek elikagai edo ongailuren bati alergia badio, jantokiko arduradunari abisatu behar zaio eta Eusko Jaurlaritzak agindutako protokoloa bete behar du. Gogoratu nahi dizuegu, eskolako pertsonalak umeei botikarik emateko baimenik ez dugula

DISZIPLINA

Jantokian umearen portaera desegokia balitz, jantokiko arduradunek gurasoei helaraziko diete. Portaera desegokia errepikatzen bada, jantokiko arduradunek beharrezkotzat joten dituzten erabakiak hartuko dituzte. Jantoki zerbitzua borondatezkoa denez gero, mahaikide guztiok arauak betetzera behartuak gaude.

Honez gain, ikasturte honetan hiruhilabetero ikasleek jantokiko balorapen orria eramango dute: jarrera, harremanak eta elikadura neurtzeko.

ORDAINKETA

Erreziboak:

Erreziboen ordainketa banketxe kontu bidez egingo da eta hilaren 1etik 5era tramitatuko da.

Aurtengo kuota hauxe da:

Lekeitiarrentzat: 80,5 € hilabetero

Transportatuentzat: 57,75 € hilabetero

Itzulitako erreziboak:

Banketxeak bueltan itzulitako erreziboak jantokiko arduradunari ordaindu beharko zaizkio 5 eguneko epe barruan.

Bajak:

Ikasturtearen zehar ematen diren bajak, hilaren hasieran baino lehenago izan beharko dira, bestela hile hori ordaindu egin beharko da.

Jantokiko zerbitzua irailetik ekainera izango da. Hilero kuota bera kobratuko da. Deskontuak, bakarrik hamabost egun baino gehiago faltatuz gero egingo dira. Ez dira irteerak, gaixotasunak, etab. hileko kuotatik deskontatuko.

PICNIC-A

Ikastetxeko irteeretan, jantokian gelditzen diren ikasleei, lehen egunerakopicnic-aprestatuko zaie. Picnic honetan bi ogibitarteko, fruta eta ura sartuko dira.

OHARRA

Batzuetan gerta daiteke zenbait aldaketa etxeetara bidalitako menuan. Aldaketa hauek arrazoi desberdinen ondorioz ematen dira. Izan daiteke, jakiak sasoiz ez heltzearren sukaldera, edota menuaren oreka eta hobekuntzak horrela eskatzea