Kulturaren bakea eta bakearen kultura

patioa

Proiektu hau jantokiko orduetan lantzen dute zaintzaileek. Ikasleak adin eta ezaugarri desberdinetako (jatorri, gaitasun, sexu…) talde txikietan banatzen dira tailerretan eta kiroletan parte hartzeko. Egitasmo honen helburu nagusia ikasleen arteko harreman zuzenak bultzatzea da denbora librean ematen diren baldintza egokiak aprobetxatuz. Proiektu hau jantokiko orduetan lantzen dute zaintzaileek. Ikasleak adin eta ezaugarri desberdinetako (jatorri, gaitasun, sexu…) talde txikietan banatzen dira tailerretan eta kiroletan parte hartzeko. Egitasmo honen helburu nagusia ikasleen arteko harreman zuzenak bultzatzea da denbora librean ematen diren baldintza egokiak aprobetxatuz.

Nabaria da, Bakea eta Elkarbizitza, gizarteak eskatzen dituen aldarrikapenak direla eta, gero eta indar handiagoa hartzen doazela azken urteotan. Horren adierazle dira, adibidez, bizitza soziala eta kulturala hobeto antolatzeko sortutako erakunde desberdinak (Europar Batasuna, UNICEF, UNESCO, …

Gure proposamenak Nazioartean adostuta dauden eskubide unibertsalak garatzen ditu (Giza eskubideak, Umearen eskubideak, Emakumearen eskubideak), balio nagusiotan oinarrituz esku-hartze eraldatzaile eta berdintzailea proposa dezakegulako, izan ere “Berdintasuna, Askatasuna eta Elkartasuna” bezalako balioak defendatzen ditugulako herritar berriak sortzeko asmotan.

“Bakearen Kultura eta Kulturaren Bakea” proiektuak umea garatzen ari deneko espazio eta denbora osagarriak batu nahi ditu, eskola barruko eremua eta eskolaz kanpokoa elkarri lotuz, umeek giza eta afektuzko harremanak bizikidetza eta berdintasunaren ikuspegitik landu ditzaten.

Bake eta herritartasunaren hezkuntza

atletic ikasleak

Prozesu nahasietan murgildurik ari garen momentu honetan (“Globalizazioa”, “europeizazioa”, “informatizazioa”, “migrazioa”, “munduko arazo larriak”, “gosea”, “gaixotasunak”, “aldaketa klimatikoa”…) norbanakoentzako eta gizarteentzako irtenbideak sorraraztea ezinbestekoa da. Eszenatoki berrian ondo kokatzeko eta balio unibertsalekin bat egiteko solidaritatea eta zuzentasuna ezinbestekoak dira. Agian “glokalizazioa” izango litzateke gure estrategia irudikatzen duen kontzeptua. Horregatik, “Bakearen Kultura eta Kulturaren Bakea” programak Kulturartekotasuna Euskal Kulturaren espezifikotasunarekin uztartu nahi du. Gure ustez, prozesu bereko aspektu biok batzea ezinbestekoa da. Castells, Giddens, Beck edo Baumanek esaten duten bezala, ezagutzaren gizartean garrantzitsua da munduko prozesuetan parte-hartzearekin batera norberaren nortasun edo identitatea ez galtzea, hierarkia homogeneoak ekiditeko.

Euskal kultura

Helburuak/Edukiak

Euskal Herriko ezaugarri nagusien ezagutza.

Gure herriko ahozko ondarearen ezagutza: ipuinak, kondairak …

Euskal mitologiaren ikerketa eta ulermena.

Gure herriko jolas eta ohituretan parte hartzea.

Jarduerak

Herri jolasak taldeka zein bakarka.

Ohituretan oinarritutako kantak.

Kirolak: herri kirolak eta gaur egunekoak.

Herri kondairen eta ipuinen antzezpena eta adierazpena.

Kulturartekotasuna

Helburuak/Edukiak

Beste herrialde eta kulturen ezagutza.

Beste herrialdeetako haurtzaroaren ezagutza: gosea, gudak, merkataritza, lana …

Arrotza den kultura baten bizi izatearen ezagutza.

Atzerriko kulturen bizipen, kultura eta giza edukiak partekatzea.

Kulturen arteko elkarlanerako eta elkarrizketarako guneak sortzea.

Jarduerak

Gelan lantzeko interes guneak: “Gure lagun berriak” (etorkinen jatorria, esperientziak, asmoak, harrera … )

Jantokiko orduetan, eskolaz kanpoko ekintzetan eta asteburuetan lantzeko interes guneak:

I. “Munduko jolasak” .

II. Jolas eta tailer kooperatiboak (zeramika, marrazketa, plastika, antzerkia … )

III. Jatorri desberdinetako umeen arteko esperientziak elkartrukatu

IV. Asteburuetako irteerak: mendira, bidai kulturalak eta abar.

Elkarbizitza-Hezkidetzako eredu komunitarioa

atletic ikasleak

Elkarbizitza eta hezkidetzako eredu komunitarioaren ikuspegitik gatazken prebentzioan dago gakoa, eta horretarako ezinbestekoa da elkarrizketa eta akordioa erabiltzea. Eredu komunitarioak lau oinarri ditu:

1. Hezkuntza prozesuak osatzen dituzten eragile guztien parte hartzea (gurasoak, gizarte eragileak, begiraleak, irakasleak).

2. Gehiegikeriak edo desberdintasunak eragiten dituzten testuinguruen eraldaketa (gaitzespen egoerak, bullyng-a, bazterkeria … ).

3. Elkarrizketaren lehentasuna (komunitateko eragile guztiak parte hartzen dute erabakietan).

4. Balio unibertsalen sustapena eta zainketa: berdintasuna, elkartasuna eta aniztasuna.

Elkarbizitzarako eremuak

Helburuak/Edukiak

Neska eta mutilen harremanak elkar trukatzea (gizarte, kultura eta bizipen edukiak) egoera desberdinetan.

Berdintasunarekin bat datozen maskulinotasun ereduak garatzea.

Elkarrizketan eta adostasunetan oinarritutako komunitate osoaren parte hartzea bultzatzea.

Afektuak, samurtasuna edota adiskidetasuna bezalako sentimenduak eta ezaugarriak aintzat hartzea, adimen emozionala garatzeko.

Neska eta mutilen arteko indarkeria eta tratu txarrak saihesteko, haien arteko sozializazio goiztiarra garatzea.

Jarduerak(Interes gunea: “Nire ikaskideak” Sakontzeko lau atal:)

Hezkidetza: Sexuen arteko berdintasuna.

Sexualitatea: gizaki sexu-tuak (maskulinoak eta femeninoak)

Genero indarkeriaren sozializazio goiztiarra.

Emozioak eta sentimenduak: elkarbizitzarako oinarriak

Gorpuztasuna: gorputza munduan izan eta egoteko

Ikaslagunak

Helburuak/Edukiak

Ikasleen arteko laguntza bultzatzea.

Ikasleen arteko balio solidarioak martxan jartzea.

Ikasleak elkartzeko eremuak eta ekintzak sortzea.

Ikasleen arteko elkarrizketaren konpetentziak areagotzea.

Jarduerak

Irakurketa-idazketa prozesuan lagundu.

Ipuinen irakurketa landu.

Jolas kooperatiboen antolaketa egin patioan.

Ekintza desberdinetan lagundu txokoetan.

Gatazken prebentzioa

Helburuak/Edukiak

Taldean lan eginda helburua errazago lortzen dela ohartaraztea.

Adostasunetara heltzeko argudiatutako indarkeriarik gabeko elkarrizketa lehenestea.

Bestearena entzutea eta elkarrizketaren bidez gatazken konponbidea aurkitzea.

Gatazkaren zergatia aztertzen eta berari erantzun bat ematen saiatzea.

Jarduerak

Gaiarekin lotutako tertulia literarioak.

Elkarrekintzako taldeetan parte hartu.

Gatazka konpontzeko irtenbideak aurkitu.

Gelako asanbladak egin.

Gelako ordezkariak izendatu.

“Uribarren Abaroa” Egoitza

Helburuak

Umeak aitona-amonarengana hurbiltzea.

Haurtzaroa eta hirugarren adineko une esanguratsuak partekatzea.

Umeak Nagusien Egoitza ezagutzea.

Egunerokotasunetik at, umeak beste bizipen batzuk ezagutu ahal izatea.

Adineko eta umeen arteko solidaritate loturak sortzea.

Adinekoen bakardadea ekiditea.

Nagusientzako toki eta une atseginak aurkitzea.

Jarduerak

Uribarren Abaroa egoitzara joan, nagusiekin egoera ezagutzera

Uribarren Abaroa egoitzara joan, eskolan egindakoak partekatzera: antzerkia, kantak, bertsoak…

Uribarren Abaroa egoitzara joan herri mailako ekintzak egitera: Marijesiak, Santa Ageda…

Uribarren Abaroa egoitzakoak gonbidatu eskolan egiten diren jardueretara: antzerkiak, jaiak, ospakizunak, luntxak…